XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONOZTIRI Boz ondo.

Herri guzietan bezala igan dira ongi zenbaitentzat ez hala bertzentzat, alabainan 21 etarik 11 aski baitziren.

Huna beraz zoin diren hautatuak: jaun mera Louis Mendivil, axurantak Dominique Basterretche, Jean-Baptiste Larre, Jean-Pierre Lagourgue.

Kontseilukoak: Jean-Baptiste Petrissans, Jean-Baptiste Duhart, Jacques Salles, Jean-Baptiste Urruty, Christian Durruty, Pierre Haristoy, Jean Amestoy.

Bi aldiz bozkatu behar izan dugu duda gabe hainitz elgar ikusketa izan dela eta bigarren aldian segurik herriko umeak urrunetik oroitu.

Undarrik aipatu hiru horiek bere ber presentatuak ziren, lehen alkietarik baztertuak izan dira.

Orai denen lana baita, hain segur hitzeman bezala erakuts diezagutela beren ahalak eta egin lan denen onetan.

Anartean goresmenak guzieri.

Eriak Aste huntan plazerekin etxerat sartu dira: Pettitto Haranekoa, Jean Bolionekoa eta Marie Leonie Iruitbordakoa.

Hazparnen aldiz oraino Laurent Jauregikoa, Maitexa Mendiburu eta Marie Jeanne Xokokoa; deneri gorantziak.

Biltzarre PG-CATM gerlari ohien batasunak eginen du hilabete hunen 15 eta 16 etan urteko biltzar handia Uztaritze hirian; igande eguerdiko bazkarian parte hartu nahi duenak eman izena lehen bai lehen: Tél. 59 29 65 27.

Pilota Ezkerpareta berrian eginen da lehen zoin gehiagoka hiru andanetan.

Hemen ere eman izenak telefonatuz 59 29 65 34 59 29 45 39.

Deneri ongi etorri hoberena egina izanen zaiote.

Ziberoa Zeinbait herritako bozkak.

Xiberoan ere bestetan bezala prefosta izan da berotarzûn edo sûkar kosia, zenbait herritan phû.

Gure herri nagusian, Maulen, Lougarot sozialixta alderdia aise nagusi, bena lehen aldikotz bi abertzale badûtie eta lau komunixt, eskuineko zerendarik etzen.

Urdiñarben ere ez kanbiorik, mera beti Anso.

Muskildin bera, Berçaits.

Gotañen ere Lougarot, Añarben ere bai.

Ozazen beti Uthurriague.

Non diren kanbiatû: Garindañen Latchere lehenekua, Arla kanpoan gelditû.

Idauze-Mendin Dascon, lehenekuak ûtzirik.

Altzûrûkûn Queheille, Etchebarnek ûtzirik.

Pagolan Lopepe, lehenekoa barnian da bena ez dû izan maioritaterik.

Zalgizen emazte bat mera.

Egin ditzela lau nehor baztertû gabe, eta egon gabe so nork zuiñ eskûz zinatzen dien. J.-B.O.